ZER DA ZELAIETA HERRI ESKOLAKO GURASO-ELKARTEA?

 

Ikasleen Guraso Elkartea (IGE) irabazi asmorik gabeko elkartea da, gure komunitateko eskola-bizitzaren parte hartuz gure seme-alaben hezkuntza hobetzeko konpromisoa duten Zelaieta Herri Eskolako ikasleen gurasoek eta legezko tutoreek osatuta.

 

NOR ELKARTU DAITEKE?

 

Zelaieta Herri Eskolan matrikulatutako ikasleen familia guztiak.

 

GURE HELBURUAK HONAKO HAUEK DIRA:

 

- Seme-alaben hezkuntzan lagundu eta kalitatezko euskal hezkuntza publikoaren alde egitea.

 

- Familientzako erreferentzia-puntua izatea, eta familiek izan ditzaketen iritziak, iradokizunak,       proposamenak eta abar jaso eta bideratzeko tresna izatea.

 

- Familien artean eta familien eta ikastetxearen artean elkartzeko eta  komunikatzeko gune bat sortzea.

 

- Ikasleen gurasoek ikastetxeko bizitzan parte har dezaten sustatzea.

 

- Ikastetxearekin lankidetzan aritzea, gure hezkuntza-komunitatea hobeto eta gehiago hasteko.

 

- Ikasleen garapen integrala hobetzen duten jarduerak babestea eta sustatzea.

 

- Familia osoarentzako prestakuntza-, kirol-, jai-, eta jolas-jarduerak sustatzea.

 

NOLA FINANTZATZEN GARA?

 

IGEa bazkideen kuota eta Udalaren diru-laguntzei esker finantzatzen da.

Urteko kuota 10 -koa da familia bakoitzeko.

 

KONTAKTUAK

 

E-mail helbidea: ige.ampa@zelaieta.ikastetxea.net

Facebook: @Igezelaieta

Ige-ampa ZELAIETA facebook

Oinezbusa proiektuaren aurkezpena Abadiñon

Oinezbusaren proiektuaren aurkezpena Abadiñon
 
Otsailaren 10ean IGEk Oinezbusa proiektua aurkeztu zuen Txanportako Kultur Etxean urbildu ziren herritarren aurrean. Bideo bat eta transparentzien laguntzaz bai proiektuari bai herri eredu desberdinei buruz hitzegin zen, Oinezbusaren helburuaz, horiek lortzeko pentsatu diren ekintzei buruz eta momentuz zein herriko elkarteekin eta taldeekin harremanetan jarri garen hauei ere proiektura gonbidatzeko. 
 
Bi saio egin ziren aretoan eta aldi berean ¿Eraiki zure Abadiño? familia-tailerra antolatu zen Txanportako beste solairuetan. Tailer honetan herrian topatu daitezkeen objektuen errekortableak egin eta margotu ziren (etxeak, zuhaitzak, kotxeak, etab) eta gero mural handi margotu zen eta han errekortableak jarri ziren. Beno, ez uste jator batekin topatu ginen, ume asko ez zituzten errekortableak jarri etxera eraman nahi izan zituztelako.

 

Oinezbusa proiektuaren aurkezpena

Oinezbusaren proiektua eskolan aurkeztu da ikasleei
 
Otsailaren 9an IGEk Oinezbusa proiektua aurkeztu zuen eskolan 2. eta 3. zikloko ikasleen aurrean. Bideo bat eta transparentzien laguntzaz bai proiektuari bai herri eredu desberdinei buruz hitzegin zitzaien, Oinezbusaren helburuaz eta horiek lortzeko pentsatu diren ekintzei buruz.

 

Oinezbusaren aurkezpena

Hemen aurkezpen bideoa

Zelaietako berrantolaketa

 ZELAIETAKO IGE-REN PROPOSAMENA

1    Sarrera
    Abadiñoko Udalak enpresa bat kontratatu du Zelaietarako hiri-plangintzako proposamen tekniko bat egiteko. Enpresa horrek  Abadiñoko  gizarte-eragileen iritzia jakin nahi du eta horretarako  kontsulta-talde bat sortu du eurekin. Talde horren erabaki eta proposamenak ez dira lotesleak  Udalarentzat. Halere, IGE honetatik gogoratu nahi dugu  lan hau geure borondatez egiten ari garela, musutruk eta hala geure etxeko nola elkarteko beste hainbat lan eta zeregin alboratuta. Horregatik, estimatuko genuke  langintza honetan parte hartu behar duten talde eta pertsonen lana  aintzat hartuko balitz eta emango balitzaio merezi duen estimua eta arreta.

2    IGEren lana
    IGEk proiektu honetan parte hartzen du beste edozein herritarrek herrirako plangintza onena lortu nahian parte har dezakeen bezala, baina helburu jakin batekin: segurtatzea Abadiñoko plangintza egokiena izango dela gure umeentzat, aukera izan dezaten ahalik eta modu seguru eta autonomoenean ibiltzeko gure herriko kaleetan.

3    Oinarriak
    Lehentasuna eman behar zaie egon dauden pertsonei, eta ez ibilian doazen autoei; egon dauden  umeei, eta ez igaroan doazen autoei. Lehentasuna eman behar zaio mugikortasun-eredu osasuntsu, jasangarri eta ingurumena errespetatzen duen bati.
    Zehaztu behar dira oinezkoendako guneak, batetik, eta autoak ere har ditzaketenak, bestetik, kontuan harturik erabilerak, kokaguneak, irisgarritasuna, arkitektura, e.a..
    Ahal den guztia gutxitu behar da autoen trafikoa, bereziki oinezkoendako guneetan, eta  autoak desbideratu behar dira trafikoa hartzeko egokiak diren guneetara. Trafiko-guneak eginahalean gutxitu behar dira.
    Murriztu egin behar da autoen abiadura hirigunean eta neurriak hartu behar dira abiadura-mugak betearazteko (bide-tontorrak, e.a.), norabide bakarra ezarri behar da kaleetan eta segurtasuna handitu, batez ere umeak dabiltzan lekuetan.
    Bidegorri sarea osatu eta hobetu behar da.

 

Sakatu irudiaren gainean dokumento osoa ikusteko

 

 


Ikasturte amaierako txangoa

Aurtengo txangoa Pasaiara egin dugu. Bertan Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu dugu, itsasontzian ibili gara Pasaiako portutik eta azkenean Pasai Donibane ezagutzeko aukera izan dugu.
Trintxerpetik Albaolara itsasontziz joan gara
Bertan, bisita gidatua izan dugu museoan
XVI. mendeko baleontzi baten erreplika zelan egiten ari diren ere ikusi dugu
 
 Museoaz gain, itsasontziz ibili gara portutik
 

 

Eta bazkaldu ondoren bisitatxoa Pasai Donibanetik eta ausartenek bainua hartzeko aukera izan dute
 

Argazki gehiago hemen

Zure argazkiak ere partekatu nahi badituzu, bidali gure emailera (ampazelaieta@gmail.com)

Eskerrik asko

 

Tailerra - Sare sozialak

Oleta-Lekeitio irteera

Aupa familiak!

Guraso Elkartetik apirilaren 17an egingo dugun irteeran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Goizeko 10:30etan Probalekuko Aparkalekuan elkartuko gara. Oletatik Lekeitiorainoko ibilbidea egiteko. Umeen aulkiak eraman daitezke aldapa batzuk egon arren.

Animatu zaitezte! Ekarri bazkaria, egun ederra pasatuko dugu eta!

Txitxiburduntzia

Datorren domekan, Urtarrilak 31, arratsaldeko 5etan,Txitxiburduntzi eguna ospatuko dugu (Solozabal kalean).

Zuen seme alabekin batera  parte har dezazuen gonbidapena egiten dizuegu.
Bakoitzak bere burduntzia ekarri beharko du.

Animatu zaitezte parte hartzera!!!

Argazki gehiago hemen

Abendua

Euskararen eguna

Eskolako jaitik, umeen dantzak ikusi eta gaztainak jan eta gero, probalekuan geneukan zita. Hemen txokolate goxoa dastatzeko aukera izan dugu.
Horren ondoren, Oxabi taldekoak gure bila etorri dira herrian zehar kalejiran ibiltzeko
Eta horrela ibili gara, denok elkarrekin kantuan.

 

Hemen argazki gehiago dauzkazue

Gabonetarako ludoteka zerbitzua

Ordutegia: 09:30-13:00 *Hamarretako bat eskainiko zaie
Adinak: 2 eta 12 urte bitartekoak
Datak: Abenduak 28-29-30 eta Urtarrilak 04 eta 05
PREZIOAK: Egun solte 12€;    Abenduak 28-29-30 30€;    Urtarrilak 04 eta 05 20€; Egonaldi osoa 47€
    

Izena emateko azken eguna: Abenduak 09  emailez betsaidels@gmail.com edo AMPAko buzoian papera utziz.

IZENA:________________________________________
ABIZENAK:____________________________ ESKOLA MAILA:____
HELBIDEA:_________________________________________________________________
TELEFONO ZBKA:________________________________
EMAILA:___________________________________________
Jarri X bataz etorri beharreko egunak

Abenduak 28     Abenduak 29     Abenduak 30     Urtarrilak 04    Urtarrilak 05     Egonaldi Osoa 

 


MATEMATIKA SUSTATZEKO JOLASAK II

Oso saio arrakastatsua izan da matematika jolasena. Ordu luze batez Iñaki Urrestik eskolan erabiltzen dituzten jolasak erakutsi dizkigu. Eta azkenik probatzeko aukera ere eman digu.

Berak prestatutako aurkezpeneko powerpointa, hemen daukazue.

 

MATEMATIKA SUSTATZEKO JOLASAK

Kaixo familiak


Eskolako irakasle baten partetik “Matematika sustatzeko jolasak”  formakuntza izango da.
Jolas hauek gure seme-alabei eta baita guri ere modu ludiko eta hezigarri batean matematikak lantzeko aukera emango digute.
IGEtik formakuntza honetara joan zaitezten animatzen zaituztegu, oso interesgarria izango da eta.


Animatu zaitezte oso interesgarria da eta!!!!!


GEHIENEZ 40 PERTSONA
EGUNA: Abenduak 2
ORDUA: 17:00
LEKUA: Eskola. 3. zikloko matematikako gela
Emailea: Iñaki Urresti


Animatuz gero beherago datozen datuak bete eta IGEko postontzian edo ampazelaieta@gmail.com-era email bat bidali AZAROAren 30a baino lehenago.

IZEN ABIZENAK:.............................................................................................
Emaila: ……………………………………………………………………….

Risoterapia

Risoterapian espazialista batek eta eskola honetako IGEk RISOTERAPIA tailer baten parte hartzera gonbidatzen zaituzte.


Eguna: AZAROAK 27

Lekua: KULTUR ETXEA

Ordua: 18:30-20:30


Pertsona kopurua: 10 gutxienez-20 gehienez


20 pertsona baino gehiago egonez gero, zozketa egingo da, eta abenduan beste tailer bat izateko aukera egongo da.

Animatu ezkero beherago datozen datuak bete eta IGEko postontzian edo ampazelaieta@gmail.com era email bat bidala AZAROAK 17 baino lehenago.


IZEN ABIZENAK:.............................................................................................

Emaila: ……………………………………………………………………….

 

Pozalagua eta Karpin

Ekainaren 7an kurtso amaierako irteera egin genuen. Pozalaguako kobazuloa eta Karpin Abentura parkea bisitatzera joan ginen. Ume eta heldu artean 101 lagun batu ginen.

Goizeko 9:00etan eskolako aparkalekutik kobazuloetara abiatu ginen. Hara heldutakoan 2 talde egin genituen bisitarako eta batzuk Pozalaguara sartzen ziren bitartean, besteek Armañongo Parketxea bisitatzeko aukera izan zuten. 1:30ak aldera Karpinera heldu ginen, animalien harrera zentro bat, dinosauroei buruzko gune tematikoa ere baduena. Han bazkaldu eta gero parkea bisitatu genuen. Ibilbidearen luzera 2 ordu ingurukoa da. 6:30etan berriro batu eta autobusetara sartu aurretik familia-argazki bat egiteko aprobetxatu genuen. Eguraldia lagun oso egun ona pasatu genuen.

 

Argazki gehiago hemen

Partekatzeko argazkirik baduzue, IGEri bidali eta albumean sartuko ditugu

Oharrak

Kaixo familia!

 

Eskolako jaia ekainaren 12an, arratsaldez,  izango da eta hau da IGEtik prestatu duguna gauerako:

 

Maleta siku. Norberak bere janaria eraman behar du. Guraso Elkarteak, ura, koka kola, kas-a eta ogia jarriko ditu.

Afarira joateko tiketak hartu beharko dira. Afaria 20:00tan hasiko da.

Musika izango dugu, denok dantzara!  Disko festa 21:00tan izango da.

Hau guztia aurrera eramateko, zer behar dugu?

Boluntarioak afarirako mahaiak eta aulkiak ipintzeko. Danok gonbidatuta zaudete, 19:00etan probalekuan.

Afarirako tiketak  hartzeko ekainaren 2an eta 4an izango ditugu eskolan, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.


Pozalagua Karpineko irteerara apuntatu zaretenok ere, bi  egun horietan, ekainak 2 edo 4an,

ekarri beharko duzue irteera ordaintzeko dirua.

Ahal izanez gero dirua justu ekarri mesedez. Eskerrik asko.

 

ASANBLADA OROKORRERAKO DEIALDIA

Honen bidez Zelaieta Eskolako Guraso Elkarteko Asanblada Orokorrerako deialdia luzatu nahi dizuegu

 

Eguna: MAIATZAK 27, asteazkena 

Tokia: Txanporta Kultur Etxea

Ordua: 18:00etan 1. deialdia

                            18:30etan 2. deialdia

 

Gai-zerrenda:

1.- IGEko Estatutuen baieztapena eta Zuzendaritza Taldearen osaketa

2.- Web berria

3.- 2014-2015 kontuak

4.- 2014-2015eko ekintzen balorazioa (irteerak, egun bereziak, formazioak, herriko jaiak)

5.- 2015-2016ko ekintzen planifikazioa

6.- 2014-2015eko Eskolaz Kanpokoen balorazioa

7.- 2015-2016ko Eskolaz Kanpokoen planifikazioa

8.- 2014ko Zuzendaritza talderako ZOZKETAREN BALORAZIOA . ZOZKETA BERRIA

9.- Beste batzuk

 

Agur bat.

Kurtso amaierako irteera

Kaixo familiak:

 

Ekainaren 7an kurtso bukaerako irteera Pozalaguako kobetara eta Karpin Abentura Parkera egingo dugu.

 


Irteera bi zatitan banatuko da:

 

-         11:00etan Pozalaguako Kobetara bisita, munduko estalaktita kontzentrazio haundienetako bat ikusi ahal izango dugularik. Iraupena 45 minutu.

-         12:00etan Karpin Abentura Parkera bisita.

 

Kobetarako bisitarako zapata erosoak eta erropa egokia eramatea gomendatzen da. Barruko tenperatura 13 gradukoa da urte guztian zehar.

 

Autobusa IGEk ordainduko du, kobetarako bisita berriz 4 €koa izango da denontzat eta Karpinerako sarrera 6 € nagusiek eta 4´50 € umeek.

Parkearen hasieran bazkaltzeko egurrezko mahaiak daude etxetik janaria eraman ezkero eta bestela, jatetxe bat ere badago bertan.

 

Izena emateko epea maiatzaren 22ra arterkoa da. Mezu bat bidali ampazelaieta@gmail.com helbidera edo IGEren buzoian ohar bat sartu, izen-abizenak, familiako pertsona kopurua eta telefono edo helbide elektronikoa adieraziz.

 

Aurrerago nota bat bidaliko dugu familia bakoitzak dagokiona ordaintzeko.

Sare sozialei buruzko hitzaldia

Haurreskola Ate Irekiak

Blog zaharra